XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herriko bizilagunak

Lan-koadernoan egindako ariketaren ondoren jakingo duzu zenbat bizilagun zareten zure herrian, ezta hala?

Zure herria txikia ala handia dela esango zenuke?

Nekazari giroko herrietan jende gutxi bizi da gehienetan.

Lantegi askoko herri industrialetan eta hirietan berriz, bizilagun kopurua handiagoa izaten da, kanpotik jendea lanera joaten baita.

Baina ba al dakizu nola jakiten den zenbat biztanle bizi den herri batean?

Bost urtetik behin herrian bizi diren familia denak beraien izenak eman behar izaten dituzte, herrian bizi direla adieraziz.

Herrian bizi zarela adierazte honi errolda egitea deritzo.

Zure herrian zenbat biztanle zareten jakiteko, udaletxean galde dezakezu eta azkeneko erroldaren emaitzak ezagutu.

Auzoak

Gehienetan herria ez da multzo bakarra izaten eta zati txikiagoz osatua egoten da.

Zati hauetako bakoitzari auzoa deitzen diogu.

Esate baterako, herriko gunetik urruti samar etxe multzo berria osatzen joaten da eta denborarekin auzo berria sortzen da bertan.

Bisita ordutegia 11tik 2tara/ astelehenetik ostiralera / Bilera gela / Alkatea / Informazioa / errolda